Euskadi Ta Askatasunaren prentsa-oharra.
GARAn argitaratuta 2001eko abenduaren 13a.
EUSKADI ETA ASKATASUNAREN PRENTSA-OHARRA
Jendarmeekin izandako enfrentamenduak «ETAren gogoz
kontrakoak» izan ziren
Azken asteotan jendarme eta ETAkideen artean izandako hiru enfrentamenduk oihartzun berezia izan dute frantziar zein espainiar komunikabideetan. Estatu espainiarrean batik bat, eta era apalagoan, Estatu frantsesean, politikari eta kazetari gehienek «estrategia aldaketa» sumatu zuten, ETAk «Frantziaren aurkako fronte berria» zabaldu duela nabarmenduz. Ordea, Euskadi Ta Askatasunak espresuki errefusatu ditu zabalduriko informazio horiek. GARAri bidalitako prentsa-oharrean, mugatik gertu izandako enfrentamenduak «ETAren gogoz kontrakoak» izan direla azaldu du erakunde armatuak.GARA | DONOSTIA
Azken hiru asteotan Pirinio Atlantiko eta Gers frantses departamenduetan izandako jendarme eta ETA kideen arteko hiru tiroketak «ustekabeko enfren- tamenduak» eta «ETAren gogoz kontrakoak» izan direla nabarmendu du egunkari honi bidalitako prentsa-ohar batean erakunde armatuak berak.
Arestian aipatutako enfrentamendu horiek azaroaren 17an, azaroaren 28an eta hilaren 5ean gertatu ziren.
Lehenengoari dagokionez, Pauetik gertu dagoen Sauvagnon herrian izan zen, furgoneta batek kontrol batetik ihes egin ondoren. Tiroketa baten ondorioz, Bernard Carrau jendarmea larri zauritua izan zen, hiru bat tiro jaso baitzituen. Joan den asteartean, ospitaletik atera zenean, domina eman zioten Carrau jendarmeari.
Bigarren enfrentamenduari dagokionez, berriz, Pauetik 20 kilometrora dagoen Monein herrian gertatu zen. Gérard La- rroude jendarme mauletarra oso larri zauritua izan zen ustezko bi ETAkide identifikatzeari ekin zionean. Gerard Larroude jendarmeak oraindik ere Paueko ospitalean jarraitzen du.
Azkenik, Auch-etik bost kilometrora dagoen Preignan herrian beste tiroketa bat gertatu zen, hau ere, beste biak bezalaxe, «ohiko kontrol» batean. Liskarraren ostean, Nerea Garaizar, Gabriel Saez Totorikaguena eta Iñaki Lizundia hiru euskal herritarrak izan ziren atxilotuak. Tiroketaren ondorioz, azken honek, Iñaki Lizundiak, beso bat zuen balaz zauritua.
Hauxe da hiru enfrentamendu horien gainean Euskadi Ta Askatasunak zabalduriko prentsa-oharrak hitzez hitz dioena:
«Azken egunotan Euskal Herritik kanpo Frantziako jendarme eta ETAren gudarien artean izandako enfrentamenduen inguruan honokoa adierazi nahi dugu:
1.- Enfrentamendu horien iturburuan Euskal Herria militarki zanpatu eta bere eskubide demokratikoak ukatzen dituen Frantziako Errepublikako jendarmeek gure kideen aurka jo izana dagoela, eta inolaz ere ez alderantziz.
2.- ETAren gogoz kontrakoak izan direla zaurituak eta euskal herritarren bahiketak eragin dituzten ustekabeko enfrentamendu horiek».
Euskal Herrian, 2001ko abenduaren 9an Euskadi Ta Askatasuna
![]() |